COVID-19: Azken datuak

Osasunbidearen arabera, Nafarroan azkeneko orduetan pertsona bat hil da koronabirusak jota

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 20a, 19:25

Datuen eguneraketa: maiatzak 20, 17:00etan   |   Osasunbideko azken datuen arabera, Nafarroan pertsona bat hil da Covid-19 birusak jota. Hartara, 504 dira guztira Covid-19arekin hil direnak. Epidemia hasi zenetik, 8.656 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.194 PCR proben bitartez eta 3.371 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.900 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 37 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 4.173k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 164k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun