COVID-19: Azken datuak

Doneztebe, Elizondo eta Lesakako eremuen artean hiru positibo gehiago atzeman dituzte, Leitzako eremuan aldaketarik ez

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 19a, 14:11

Gaur, maiatzak 19, lau osasun eremuen artean 158 positibo daudela diote datu ofizialek, atzo baino 3 gehiago. Hau da, 86 positibo  Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 44 Malerreka-Bertizaranan, 10 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 18 Bortzirietan. Zenbaketa hauetan sartzen dira bai PCR proban positibo eman dutenak, bai eta antigorputzen test azkarrean positibo eman dutenak ere. Joan den asteartean 125 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean. Gaur, datu ofizialen arabera 158 positibo daude erregistratuak. Gorakada aste batean %26koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun