COVID-19: Azken datuak

Lehenengo aldiz Nafarroan, sendatutakoen kopuruak (4.009) positibo aktiboen kopurua gainditu du (3.924)

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 19a, 13:24

Nafarroako Osasun Sistemako (publikoa eta pribatua) profesionalei dagokienez, astelehenean bertze bi kasu diagnostikatutako zituzten.

Datuen eguneraketa: maiatzak 19, 11:30ean   |   Bigarren egunez segidan, Nafarroan ez da inor hil Covid-19 birusak jota. Hartara, 503 dira guztira Covid-19arekin hil direnak. Epidemia hasi zenetik, 8.436 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.208 PCR proben bitartez eta 3.228 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.924 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 3 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 4.009k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 104k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun