Gaur, maiatzak 18, lau osasun eremuen artean 155 positibo daudela diote datu ofizialek, atzo baino 2 gehiago. Hau da, 85 positibo daude Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 43 Malerreka-Bertizaranan, 10 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 17 Bortzirietan. Zenbaketa hauetan sartzen dira bai PCR proban positibo eman dutenak, bai eta antigorputzen test azkarrean positibo eman dutenak ere. Joan den astelehenean 120 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean. Gaur, datu ofizialen arabera 155 positibo daude erregistratuak. Gorakada aste batean %29koa da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.