COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan Nafarroan ez da inor hil Covid-19ak jota eta 30 positibo erregistratu dituzte PCR proben bitartez

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 18a, 13:30

Osasunbideak jakitera eman duenez, igande honetan 1.170 proba diagnostiko egin zituzten (708 PCR eta 462 test azkar), pandemia hasi zenetik 77.249.

Datuen eguneraketa: maiatzak 18, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan ez da inor hil Covid-19 birusak jota. Hartara, orain arte erregistratu dituzten hildakoak 503 dira. Epidemia hasi zenetik, 8.335 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.178 PCR proben bitartez eta 3.157 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.927 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 112 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 3.905ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 154k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun