Koronabirusa

Mugak ireki! izenarekin, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugak irekitzea eskatzeko petizioa abiatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 17a, 17:00

«Muga itxita egoteak traba egiten die Euskal Herri barneko mugimenduei, "mugaz gaindiko" langileei, euskal kulturari, euskal ekonomiari, gure arteko harreman naturalei eta abar». Halaxe dio bere idazkian Change.org plataformaren bitartez sinadura bilketa abiatu duen herritar multzoak. Artikulu hau idazterakoan ia 2.000 sinadura bilduak zituzten jada.

Frantziako eta Espainiako Gobernuei mugak irekitzea eskatzeaz gain, Euskal Elkargoari, Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari ere deia luzatzen zaie: «ahalegin honetan bat egitea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun