Gaur, maiatzak 17, Osasunbideak ezagutzera eman dituen datu ofizialen arabera, ez da inolako aldaketarik erregistratu lau osasun eremuen artean. Atzo bezala gaur ere 153 positibo daudela diote datu ofizialek. Hau da, 84 positibo daude Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 42 Malerreka-Bertizaranan, 10 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 17 Bortzirietan. Zenbaketa hauetan sartzen dira bai PCR proban positibo eman dutenak, bai eta antigorputzen test azkarrean positibo eman dutenak ere. Joan den igandean 119 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean. Gaur, datu ofizialen arabera 153 positibo daude erregistratuak. Gorakada aste batean %29koa da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.