COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan Nafarroan 11 positibo erregistratu dituzte PCR proben bitartez eta 93 gaixotuk alta hartu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 17a, 13:16

Nafarroako Osasun Sistemako profesionalei dagokienez (publikoa eta pribatua), atzo bertze 12 kasu diagnostikatu zituzten. Orain arte, 882 profesional gaixotu dira eta horietatik 773k hartu dute sendagiria dagoeneko.

Datuen eguneraketa: maiatzak 17, 11:30ean   |   Badira hiru egun segidan Nafarroako ospitaletan ez dela inor ingresatu koronabirusarengatik. Gainerakoan, azken 24 orduetan Nafarroan bi hildako gehiago erregistratu dituzte. Guztira, 503 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 8.293 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.148 PCR proben bitartez eta 3.145 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 4.039 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 37 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 3.751k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 93k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun