COVID-19: Azken datuak

Gaur atzo baino 5 positibo gehiago; lau Malerreka-Bertizaranako eremuan eta bertze bat Baztangoan

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 16a, 14:06

Gaur, maiatzak 16, lau osasun eremuen artean 153 positibo daudela diote datu ofizialek, atzo baino 5 gehiago. Hau da, 84 positibo daude Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 42 Malerreka-Bertizaranan, 10 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 17 Bortzirietan. Zenbaketa hauetan sartzen dira bai PCR proban positibo eman dutenak, bai eta antigorputzen test azkarrean positibo eman dutenak ere. Joan den larunbatean 118 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean. Gaur, datu ofizialen arabera 153 positibo daude erregistratuak. Gorakada nabarmena da, %30ekoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun