COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 21 positibo erregistratu dituzte PCR proben bitartez eta 108 gaixotuk alta hartu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 16a, 12:16
Pandemia hasi zenetik ospitaleratu behar izan duten pazienteak 2.045 dira, eta horietatik 136 ZIUtik pasatu dira.

Datuen eguneraketa: maiatzak 16, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan hildako bat erregistratu dituzte. Guztira, 501 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 8.235 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.137 PCR proben bitartez eta 3.098 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 4.076 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 44 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 3.658k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 108k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun