COVID-19: Azken datuak

Aste batean %33 igo da positiboen kopurua lau osasun eremuen artean; joan den ortziralean 111 zeuden, gaur 148

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 15a, 13:10

Gero eta handiagoa da osasun zentroetan egiten dituzten test azkarren kopurua eta, beraz, baieztatutako positiboen kopurua ere goraka doa. Gaurko datuen arabera, 83 positibo daude Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 38 Malerreka-Bertizaranan, 10 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 17 Bortzirietan. Zenbaketa hauetan sartzen dira bai PCR proban positibo eman dutenak, bai eta antigorputzen test azkarrean positibo eman dutenak ere. Joan den ortziralean 111 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean. Gaur, maiatzak 15, datu ofizialen arabera 148 positibo daude erregistratuak. Gorakada nabarmena da, %33,33koa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun