COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 11 positibo erregistratu dituzte PCR proben bitartez eta 150 gaixotuk alta hartu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 15a, 12:19

Nafarroako Osasun Sistemako (publikoa eta pribatua) profesionalen artean, hiru kasu gehiago diagnostikatu ziren atzo.

Datuen eguneraketa: maiatzak 15, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bi hildako erregistratu dituzte. Guztira, 500 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 8.082 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.116 PCR proben bitartez eta 2.966 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 4.032 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 39 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 3.550ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 150ek azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun