COVID-19: Azken datuak

Lau osasun eremuen artean atzo baino 10 positibo gehiago erakusten dute gaurko estatistikek

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 13a, 14:35

Gaur, maiatzak 13, lau osasun eremuen artean 135 positiboren erreferentziak biltzen dituzte datu ofizialek, atzo baino 10 gehiago. Hau da, 79 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 34 Malerreka-Bertizaranan, 8 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 14 Bortzirietan. Gorakadaren behin-behineko azalpena eman digu Ruth Gonzalez, Bortzirietako Osasun Zentroko zuzendariak. «Bortzirietan bederen ez dago foku aktiborik. Hemen bezala beste osasun eremuetan ere gerta liteke lehenagotik atzemandako balizko positiboren bat orain baieztatu egin dela. Edota, Bortzirietan adibidez, eri bati hiru aldiz egin diotela PCR proba eta hirutan positibo eman duela. Estatistiketan, proba bakoitzaren emaitza positibo modura erregistratzen da baina beti pertsona bera da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun