COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 142 gaixotuk alta hartu dute eta 13 positibo erregistratu dituzte PCR proben bitartez

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 13a, 13:49

Orain arte, Covid-19arekin Osasunbideko 865 osasun-langile kutsatu dira pandemia hasi zenetik, hau da, 15.000 pertsonako kolektibo baten % 5,77 inguru.

Datuen eguneraketa: maiatzak 13, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan hildako bat erregistratu dute. Guztira, 494 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 7.752 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.094 PCR proben bitartez eta 2.658 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.961 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 28 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 3.297ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 142k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun