COVID-19: Azken datuak

Gaur atzo baino 5 positibo gehiago; bana Bortziriak, Elizondo eta Leitzako eremuetan eta bi gehiago Doneztebekoan

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 12a, 13:59

Gaur, maiatzak 12, lau osasun eremuen artean 125 positiboren erreferentziak biltzen dituzte datu ofizialek, atzo baino 5 gehiago. Hau da, 74 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 32 Malerreka-Bertizaranan, 7 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 12 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira. Gerta liteke kasuren batean, Bortzirietan hori gertatzen ari baita, eri bati hiru aldiz egin diotela PCR proba eta hirutan positibo eman duela. Estatistikak 12 positibo ditu erregistratuak baina 10 pertsona dira eri daudenak. Beraz, positiboen kopuruak eta gaixotuen kopuruak ez dute beti kointziditzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun