COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 85 gaixotuk alta hartu dute eta 16 positibo erregistratu dituzte PCR proben bitartez

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 12a, 12:20

Azken orduetan hiru pertsona hil dira eta hamar ospitaleratu dituzte.

Datuen eguneraketa: maiatzak 12, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze hiru hildako zenbatu dituzte. Guztira, 493 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 7.637 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.081 PCR proben bitartez eta 2.556 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.989 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 63 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 3.155ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 85ek azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun