COVID-19: Azken datuak

Elizondoko osasun eremuan bertze positibo bat atzeman dute eta dagoeneko 120 daude erregistratuak lau osasun eremuen artean

Ttipi-Ttapa 2020ko maiatzaren 11

Pixkanaka bada ere, goranzko joera ez da gelditu oraindik. Gaur, maiatzak 11, datu ofizialek erakutsi dute 120 positibo aktibo daudela lau osasun eremuen artean, atzo baino bat gehiago: 73 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 30 Malerreka-Bertizaranan, 6 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 11 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun