COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 56 gaixotuk alta hartu dute eta 13 positibo erregistratu dituzte PCR proben ondorioz

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 11a, 12:00

Azken datuen arabera 135 gaixo daude ZIUn ingresatuak

Datuen eguneraketa: maiatzak 11, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze bi hildako zenbatu dituzte. Guztira, 490 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 7.486 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.065 PCR proben bitartez eta 2.421 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.926 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 34 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 3.070k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 56k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun