COVID-19: Azken datuak

Malerreka-Bertizaranan bertze positibo bat gehiago atzeman dute azken orduetan, gainerako eremuetan aldaketarik ez

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 10a, 13:45

Azkeneko bi egun hauetako positibo berriek bistan uzten dute ez dagoela lasaitzeko motiborik. Gaur, maiatzak 10, datu ofizialek erakutsi dute 119 positibo aktibo daudela lau osasun eremuen artean, atzo baino bat gehiago: 72 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 30 Malerreka-Bertizaranan, 6 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 11 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun