COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 97 gaixotuk alta hartu dute eta 13 positibo erregistratu dituzte PCR proben ondorioz

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 10a, 12:40

Atzo bakarrik bi gaixo ingresatu zituzten ospitalean eta 97k hartu zuten alta.

Datuen eguneraketa: maiatzak 10, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze hildako bat zenbatu dute. Guztira, 488 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 7.462 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.052 PCR proben bitartez eta 2.410 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.960 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 78 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 3.014k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 97k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun