Ekimen honetan parte-hartu nahi duten ekoizleek inprimaki hau bete beharko dute eta, hartara, euren produktuak zuzenean etxez etxe saltzeko prestatua duten mapan agertuko dira. Oraingoz, Nafarroako 57 herritako 65 ekoizle baino gehiagok emana dute izena ekimen honetan (hemen duzue zerrenda). Zerrenda horretan hainbat erosketa-bide zehazten dira, hala nola telefonoa, posta elektronikoa edo whatsapp zenbakia, eta produktuen ezaugarriei, gutieneko eskaerei edo banaketa-eremuei buruzko informazioa ere ematen da.
Produktuen arabera, 28 esneki-ekoizleak dira, 10 haragi-ekoizleak, 9 ezti-ekoizleak, 7 barazki-ekoizleak, 5 ardo-ekoizleak eta bertze hainbat ekoizlek olioa, intxaurrak eta bertze gisako produktuak saltzen dituzte. Zerrendan 7 plataforma kolektibo ere ageri dira. Plataforma horietan hainbat ekoizle-taldek produktu anitzeko saskiak eskaintzen dituzte.