Mugikortasun orokorraren mugak ez du eragozten nekazaritza-ustiategien titularrek ekoizten dituzten elikagaiak etxez etxe banatzea, bai zuzenean bai mezularitza bidez, betiere segurtasun-arau guztiak aplikatuta pertsonen osasuna bermatzeko, eta Nafarroako Gobernuak horretarako ezarritako protokoloa kontuan hartuta.
Elikagaien zuzeneko erosketa mantendu eta errazteko, ekoizleekin harremanetan jartzeko beharrezkoa den informazioaren zerrenda duzue hemen (zerrenda deskargatu). Bi banaketa-modalitate daude: batetik ekoizle talde batek produktu anitzeko saskiak eskaintzeko bere produktuak bateratzen dituen plataforma kolektiboak, eta, bertzetik, banaka ekoizten eta merkaturatzen dituzten pertsonak.
Kalitatezko tokiko produktuak dira, baserritik mahaira zuzenean doazenak.