COVID-19: Azken datuak

Doneztebe, Leitza eta Lesakako eremuen artean hiru positibo gehiago atzeman dituzte, Elizondon aldaketarik ez

Egoera egonkortzen ari zela zirudien baina bertze hiru positibo bat atzeman dituzte. Maiatzaren 8ko datu ofizialen arabera, 111 positibo aktibo daude lau osasun eremuen artean: 71 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 23 Malerreka-Bertizaranan, 6 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 11 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun