COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 95 gaixotuk alta hartu dute eta 23 positibo erregistratu dituzte PCR proben ondorioz

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 8a, 13:20

Nafarroako Ospitalguneko laborategi bat.

Datuen eguneraketa: maiatzak 8, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze lau hildako zenbatu dituzte. Guztira, 484 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 7.227 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.006 PCR proben bitartez eta 2.221 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.916 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 118 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 2.827k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 95ek azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun