COVID-19: Azken datuak

Elizondoko osasun eremuan bertze positibo bat atzeman dute azken orduetan, gainerako eremuetan kopuruak ez dira aldatu

Ttipi-Ttapa 2020ko maiatzaren 7a

Elizondoko osasun eremuan bertze positibo bat atzeman badute ere, kopuruek oraingoz nahiko egonkor segitzen dute. Gaurko datu ofizialen arabera, 108 positibo aktibo daude lau osasun eremuen artean: 71 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 22 Malerreka-Bertizaranan, 5 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 10 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun