COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 140 gaixotuk alta hartu dute eta PCRrekin detektatutako 17 positibo berri erregistratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 7a, 14:10

Erizainak babes-ekipoa jartzen: mantalak, eskularruak, maskara, betaurreko estankoak, txanoa…

Datuen eguneraketa: maiatzak 7, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze lau hildako zenbatu dituzte. Guztira, 480 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 7.010 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.983 PCR proben bitartez eta 2.027 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.798 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 132 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 2.732k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 104k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun