Langabeziari buruzko apirileko datuak eman ditu ezagutzera Nafarroako Gobernuak. Herrialde osoan 6.467 langabetu gehiago zenbatu dituzte apirilean eta guztira, orain 40.442 langabetu daude erregistratuak. Martxoko datuekin konparatuta %8,2 egin du gora kopuruak, eta konparazioa joan den urteko apirileko datuekin eginez gero, igoera %24,1ekoa da (7.841 langabe gehiago aurten). Eta lan-kontratuaren kopuruari dagokionez, 2019ko apirileko datuekin konparatuz gero %59 murriztu da Nafarroan zeuden lan-kontratuen kopurua.
Datuak erakusteko, Nafarroa 14 eremutan banatuta du gobernuak. Sailkapen horren arabera, gure eskualdeko herriak eremu horietako bitan daude sailkatuak: Bidasoan eta Larraun-Leitzaldean.
LANGABEZIAREN BILAKAERA | |||
Epealdia: 2020ko otsailak 29 -> apirilak 30 | |||
Eremua | Kopurua | % Bilakaera | |
1 | Bidasoa | 78 | % 12,20 |
2 | Larraun-Leitzaldea | 49 | % 23,60 |
3 | Sakana | 185 | % 20,70 |
4 | Pirinioak | 45 | % 45,90 |
5 | Pirinioaurrea | 79 | % 26,50 |
6 | Iruñerria - Erdialdeko bailarak | 336 | % 26,10 |
7 | Iruñea | 3.865 | % 21,60 |
8 | Zangozaldea | 46 | % 11,00 |
9 | Jurramendi | 275 | % 15,60 |
10 | Lizarraldeko Erribera | 7 | % 0,40 |
11 | Izarbeibar-Nobenera | 102 | % 17,30 |
12 | Tafalla-Erriberri | 206 | % 15,90 |
13 | Erribera Garaia | 186 | % 14,10 |
14 | Ebroko Erribera | 1.008 | % 18,00 |
GUZTIRA | 6.467 |
Egin klik maparen gainean datuak ikusteko