Pasa den larunbataz geroztik goranzko joera izoztuta zegoen, eta gaur atzo baino gaixo bat gutiago dago Elizondoko osasun eremuan. Gaurko datu ofizialen arabera, 107 positibo aktibo daude lau osasun eremuen artean: 70 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 22 Malerreka-Bertizaranan, 5 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 10 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.