COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 66 alta eta PCRrekin detektatutako 30 positibo gehiago erregistratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 6a, 18:16

Koronabirusarekin kutsatutako 2.628 gaixo sendatu dira pandemia hasi zenetik (zenbatutakoen %38,82).

Datuen eguneraketa: maiatzak 6, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze bortz hildako zenbatu dituzte. Guztira, 476 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 6.770 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.966 PCR proben bitartez eta 1.804 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.666 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 138 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 2.628k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 66k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun