Gaurko datu ofizialetan ageri denez, ez da bertze positiborik erregistratu maiatzaren 2az geroztik. Hartara, lau osasun eremuen artean 108 positibo aktibo daude gaur ere: 71 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 22 Malerreka-Bertizaranan, 5 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 10 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.