COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 68 alta eta PCR bidez atzemandako 18 kutsatu erregistratu dituzte atzotik

Osasun zentroek probak egin beharko dizkiete koronabirusaren susmagarriei lehen 24 orduetan. Irudian gizon bati PCR proba bat egiten.

Datuen eguneraketa: maiatzak 5, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze bortz hildako zenbatu dituzte. Guztira, 471 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 6.561 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.936 PCR proben bitartez eta 1.625 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.528 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 41 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 2.562k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 68k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun