Koronabirusa

Frantziak ez du argitzen noiz irekiko dituzten mugako pasabideak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 5a, 08:35

Kontrola Ibardingo pasabidean muga itxi baino lehen.

Dantxarineko pasabidea kenduta, gainerako pasabideak itxita segitzen dute, eta oraingoz ez dago jakiterik Frantziako Gobernuak noiz emanen duen horiek zabaltzeko agindua. Christophe Castaner Barne ministroak igandean zehaztu zuen hilaren 11n konfinamendua arintzeari ekingo diotela, baina ez dagoela eperik mugak zabaltzeko, eta hori Europako Batasuneko kideen artean erabaki beharko dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun