COVID-19: Azken datuak

Ez da aldaketarik azkeneko orduetan; maiatzaren 2az geroztik 108 dira erregistratuta dauden positiboak

Ttipi-Ttapa 2020ko maiatzaren 4a

Gaur jakitera eman dituzten datu ofizialen arabera, ez da bertze positiborik erregistratu maiatzaren 2az geroztik. Herenegun bezala, lau osasun eremuen artean 108 positibo aktibo daude gaur ere: 71 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 22 Malerreka-Bertizaranan, 5 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 10 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun