COVID-19: Azken datuak

Nafarroan lau hildako gehiago eta bertze 20 positibo atzeman dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 4a, 12:29

Datuen eguneraketa: maiatzak 4, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze lau hildako zenbatu dituzte. Guztira, 466 dira Covid-19 birusagatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 6.447 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.918 PCR proben bitartez eta 1.529 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.487 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 67 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 2.494k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 83k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun