COVID-19: Azken datuak

Hamabi positibo gehiago atzeman dituzte Baztanen, 71 dagoeneko, eta gainerako eremuetan berdin

Ttipi-Ttapa 2020ko maiatzaren 2a

Gaur ezagutzera eman dituzten datu ofizialen arabera, 12 positibo gehiago atzeman dituzte Baztanen. Gainerako osasun eremuetan ez da aldaketarik erregistratu. Hartara, lau osasun eremuen artean 108 positibo aktibo daude gaur: 71 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 22 Malerreka-Bertizaranan, 5 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 10 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun