COVID-19: Azken datuak

Nafarroan azken orduetan 40 positibo atzeman dituzte PCR probarekin eta bertze bi hildako zenbatu

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 2a, 13:59

Datuen eguneraketa: maiatzak 2, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze bi hildako zenbatu dituzte. Guztira, 460 dira Covid-19agatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 6.411 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.888 PCR proben bitartez eta 1.523 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.670 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 24 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 2.281ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 96k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun