COVID-19: Azken datuak

Goraka segitzen du eskualdeko positiboen kopuruak, 96 dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 1a, 14:15

Gaurko datu ofizialen arabera, lau positibo gehiago atzeman dituzte eskualdean, horietako 3 Malerreka-Bertizaranan eta bat Leitzako osasun eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza). Hartara, lau osasun eremuen artean 96 positibo aktibo daude gaur: 59 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 22 Malerreka-Bertizaranan, 5 Leitzako eremuan  eta 10 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun