COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 33 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte eta 7 hildako azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 1a, 13:51

Nafarroako Ospitalguneko erizainak atseden momentu batean

Datuen eguneraketa: maiatzak 1, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze zazpi hildako zenbatu dituzte. Guztira, 458 dira Covid-19agatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 6.337 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.848 PCR proben bitartez eta 1.489 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.694 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 118 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 2.185ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 72k azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun