Gaurko datu ofizialen arabera, bi positibo gehiago atzeman dituzte Leitzako osasun eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza). Dena den, mila biztanleko 1,21 kasu erregistraturekin, Leitzaldea da Nafarroako osasun eremu guztietatik batezbesteko txikiena duen eremua, eta ondotik dago Bortziriak 1,43 kasurekin. Gainerakoan, lau osasun eremuen artean 92 positibo aktibo daude gaur: 59 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 19 Malerreka-Bertizaranan, 4 Leitzako eremuan eta 10 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.