COVID-19: Azken datuak

Nafarroan azken orduetan hiru hildako gehiago eta bertze 21 positibo atzeman dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 30a, 13:12

DYAko boluntarioak ohatila bat desinfektatzen

Datuen eguneraketa: apirilak 30, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bertze hiru hildako zenbatu dituzte. Guztira, 451 dira Covid-19agatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 6.140 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.815 PCR proben bitartez eta 1.325 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.576 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 222 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 2.113k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 31k azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun