COVID-19: Azken datuak

Baztanen bi positibo gehiago atzeman dituzte, 59 dagoeneko, eta gainerako eremuetan aldaketarik ez

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 29a, 14:45

Gaurko datu ofizialen arabera, bertze bi positibo atzeman dituzte Baztanen. Hartara, lau osasun eremuen artean 90 positibo aktibo daude gaur: 59 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 19 Malerreka-Bertizaranan, 2 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 10 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira. Ez daude zenbatuak artigorputzen testan positibo eman dutenak, hauetan kasurik gehienak «sintomarik gabeak edo iraganeko sintomak» erakusten dituztelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun