COVID-19: Azken datuak

Argitik ilunera: Nafarroan 16 hildako gehiago koronabirusagatik azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 29a, 14:34

Datuen eguneraketa: apirilak 29, 11:30ean   |   Azken 24 orduetan, Nafarroan hildakorik ez izatetik 16 izatera pasatu gara. Guztira, 448 dira Covid-19agatik Nafarroan erregistratu dituzten hildakoak. Hildako 448 pertsona horien adin-tartea 26 eta 107 urte artekoa da, eta batez bertzeko adina 83 urtekoa. Epidemia hasi zenetik, 5.884 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.794 PCR proben bitartez eta 1.090 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.354 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 134 gehiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 2.082k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 104k azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun