Osasunbideak gaur eman dituen datu ofizialen arabera, bertze bi positibo atzeman dituzte Malerrekan eta Baztanen, aldiz, atzo baino bi gutiago daude gaur. Hartara, lau osasun eremuen artean 88 positibo aktibo daude gaur ere: 57 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 19 Malerreka-Bertizaranan, 2 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 10 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira. Ez daude zenbatuak artigorputzen testan positibo eman dutenak, hauetan kasurik gehienak «sintomarik gabeak edo iraganeko sintomak» erakusten dituztelako.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.