COVID-19: Azken datuak

Koronabirusagatik hildakorik gabeko eguna Nafarroan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 28a, 13:44

Kutsatze arriskuak murrizteko garrantzitsua da eskuak maiz garbitzea xaboia eta urarekin

Datuen eguneraketa: apirilak 28, 11:30ean   |   Azkeneko orduetan ez da inor hil Nafarroan koronabirusagatik. Itxaropenari bide ematen dion datua, ezbairik gabe. Oraingoz, 432 dira Covid-19agatik Nafarroan hildakoak. Epidemia hasi zenetik, 5.630 dira Nafarroako Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.759 PCR proben bitartez eta 871 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.220 dira orain ofizialki zenbatuta daudenak, atzo baino 84 gehiago. Epidemia hasi zenetik, 1.978k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 60k azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun