COVID-19: Azken datuak

Baztanen zortzi positibo gehiago atzeman dituzte, 59 guztira, gainerako eremuetan berdin

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 27a, 14:15

Gaurko datu ofizialen arabera, bertze zortzi positibo atzeman dituzte Baztanen. Hartara, lau osasun eremuen artean 88 positibo aktibo daude orain: 59 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 17 Malerreka-Bertizaranan, 2 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 10 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira. Ez dira zenbatzen artigorputzen testan positibo eman dutenak, hauetan kasurik gehienak «sintomarik gabeak edo iraganeko sintomak» erakusten dituztelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun