COVID-19: Azken datuak

Nafarroan hildako bat eta ospitaleratze bakar bat ere ez azken 24 orduetan, daturik baxuenak hilabete honetan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 27a, 14:10
43 egunez etxean konfinatuta egon ondotik, egunean ordu batez etxetik ateratzeko baimena dute haurrek.

Datuen eguneraketa: apirilak 27, 11:30ean   |   Epidemia hasi zenetik, 5.486 dira Nafarroako Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.733 PCR proben bitartez eta 753 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.136 dira orain arte ofizialki zenbatuta daudenak, atzo baino 50 gutiago. Bertzalde, azken orduetan pertsona bat hil da Covid-19 birusaren ondorioz eta, hartara, 432ra igo da hildakoen kopurua. Hildako 432 pertsona horien adin-tartea 26 eta 107 urte artekoa da, eta batez bertzeko adina 83 urtekoa. Epidemia hasi zenetik, 1.918k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 83k azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun