Gaurko datu ofizialen arabera, bertze hiru positibo erregistratu dituzte Baztanen. Hartara, lau osasun eremuen artean 80 positibo aktibo daude orain: 51 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 17 Malerreka-Bertizaranan, 2 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 10 Bortzirietan. Zenbaketa honetan soilik PCR proban positibo eman dutenak sartzen dira. Ez dira zenbatzen artigorputzen testan positibo eman dutenak, hauetan kasurik gehienak «sintomarik gabeak edo iraganeko sintomak» erakusten dituztelako.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.