COVID-19: Azken datuak

Nafarroan PCR bidez 85 positibo gehiago atzeman dituzte, 431 hasieratik, eta bertze bi hildako azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 26a, 14:33

Espainiako Osasun Ministerioak aldatu du baieztatutako kasuak kontabilizatzeko modua, uste baitu «zuzenagoa» dela epidemiaren bilakaera PCR bidez kalkulatzea antigorputzen testaren bidez baino.

Datuen eguneraketa: apirilak 26, 11:30ean   |   Epidemia hasi zenetik, 5.452 dira Nafarroako Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 4.712 PCR proben bitartez eta 740 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.186 dira orain ofizialki zenbatuta daudenak, atzo baino 78 gehiago. Bertzalde, azken orduetan 2 pertsona hil dira Covid-19 birusaren ondorioz eta, hartara, 431ra igo da hildakoen kopurua. Hildako 431 pertsona horien adin-tartea 26 eta 107 urte artekoa da, eta batez bertzeko adina 83 urtekoa. Epidemia hasi zenetik, 1.835ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 98k azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun