Gaur argitaratu dituzten datu ofizialen arabera, bertze 8 positibo erregistratu dituzte eskualdean: 7 gehiago Elizondoko osasun eremuan eta bertze bat Bortzirietan. Hartara, lau osasun eremuen artean 74 positibo aktibo daude orain: Elizondoko eremuan 46, Doneztebekoan 17, Leitzakoan 2 eta Lesakako osasun eremuan 9. Zenbaketa honetatik kanpo gelditzen dira, adibidez, laborategi pribatuek Elizondoko zahar etxean egindako testak eta, joan den astean egindako azterketan, 76 positibo erregistratu zituzten Elizondoko zahar etxean. Bortzirietako zahar etxeetan ez da oraingoz kasu positiborik atzeman.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.