COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 117 positibo gehiago atzeman dituzte azken orduetan eta bertze 8 hildako zenbatu

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 24a, 13:57

Atzo Nafarroan 1.357 PCR test egin zituzten, bezperan 913 eta aurreko egunetan 400-500. Atzoko 1.357 proba horietatik % 7k positibo eman zuten.

Datuen eguneraketa: apirilak 24, 11:30ean   |   Epidemia hasi zenetik, 5.180 dira Nafarroako Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, 117 gehiago atzotik. Positibo aktiboei dagokionez, 3.207 dira orain arte ofizialki zenbatuta daudenak, atzo baino bi gutiago. Bertzalde, azken orduetan 8 pertsona hil dira Covid-19 birusaren ondorioz eta, hartara, 417ra igo da hildakoen kopurua, horietatik 294 ospitalean eta 123 ospitaletik kanpo. Hildako 417 pertsona horien adin-tartea 26 eta 107 urte artekoa da, eta batez bertzeko adina 83 urtekoa. Epidemia hasi zenetik, 1.552k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 107k azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun